SAROIAK
Euskaraz, Sarobe, Saroi, Korta, Cayolar...
Jatorria ezezaguna da, baita zertarako ziren ere.
Basoan soilguneak ganadua biltzeko.
Ez daude soilik Euskal Herrian, Iberiako Penintsula osoan baizik.
Lehen lekukotasun idatziak XII. mendekoak dira. Bada XI. mendeko dokumentaziorik ere.
Kokapena bat dator ganaduen artzainen transhumantzia guneekin. Euskal Herrian eraikuntza megalitikoen ondoan aurkitu dira maiz, baina beren perimetroaren barruan haiek inguratu gabe.
Urumearen beheko arroan (Gipuzkoa), lehen Urumeako mendi frankoak deitzen zirenetan (Donostia, Hernani eta Urnieta), orotara 40 kilometro koadro inguru dituen gunean, gutxienez 38 saroe zeudela egiaztatu da, eta baita 40tik gora megalito ere (trikuharriak, harrespilak, zistak eta menhirrak).
Saroeak eta megalitoak espazio berberetan aurkitu dira, baina ez da inoiz megalito bat aurkitu saroe baten barruan.
Ganaduarekin harremana izateaz gain, saroeak baso-ustiaketa gune garrantzitsuak izan dira, batez ere ikatz begetalaren ekoizpenari begira.
Erdiko mugarriak (Artamugarri, Austarri, Kortarri ... ) harriz eginak dira eta saroearen konfigurazioa markatzen dute. Artamugarrien goialdean lau, zortzi edo hamasei ebaki daude, gurutze edo asterisko formadunak; beste horrenbeste mugarri periferikoren (baztermugarriak) lekua seinalatzen dute.
Saroearen neurria auzi askoren iturburua izan da. Gipuzkoako arautegiek radioaren eta perimetroaren neurri zehatza agintzen badute ere (12 gorabilla erradioak: 163,44 metro; 72 gorabilla perimetroak: 1.072,01 metro), neurri horiek ez ziren beti errespetatzen, oso neurri ezberdinetako saroeak izan baitira.
Luis Maria Zaldua Etxaberen Saroeak Urnietan liburutik.